eta orain zer?

Alderdiek kanpainan jarraitzen dute artifizialki zatitutako pertsona-taldeen ordezkaritza lortzeko.

Burujabetzaren hazia landatu dugu eta ilusio handiz ernetu dute sinadurak bilduz Antsoain, Bilbo, Gasteiz, Donostia, Irun, Eibar, Zerain, Markina, Lekeitio, Gernika, Zamudio, Zumaia, Aia, Orio, Zarautz eta Andoaingo pertsona burujabeek. Gehienek, denbora gutxiz eta abal kopuru handiarekin, eta Markinan eta Andoainen arazo burokratikoengatik… eta 600 sinadura baino gehiago bildu ondoren, ezin izan dituzte hauteskunde-elkarteak aurkeztu.

Zorionak Zamudio, Aia eta Zeraini, udal hauteskundeetan izango baitira Burujabetza-Demokrazia Zuzenaren hautagaitzekin eta ALDERDI POLITIKORIK GABE funtzionatu nahi duten pertsonei eman ahal izango diete botoa. Hautesle-talde lokalen hautagaitzekin aurkezten diren beste udalerriak ere animatu nahi ditugu, Burujabetza-Demokrazia Zuzena bezala planteatutako beharrezko paradigma-aldaketa honetan parte hartzera, eta pixkanaka-pixkanaka, zerotik hasita, behetik gora antolatzera, inolako alderdi politikoren edo aldez aurretik sortutako erakunderen esku-sartzerik gabe (ezta Burujabetzaren proposamena egiten duen talde sustatzaile honena ere), udal-batzarre guztiz subiranoak elkar koordinatuz. Horrela behar du izan, behetik gora izan behar badu.

Orain, pertsona subirano gisa hautagaitzak aurkeztu ezin ditugun udalerrietan, BOTO BALIOGABE BURUJABEAREKIN bozkatuko dugu, baita probintziako Batzar Nagusietan eta Nabarrako Parlamentuan ere. Bada garaia alderdi politikoek kontuan har dezaten haiek gabe antolatu nahi dugula.

Jeitsi eta inprimatu zure BOZKA BURUJABEA A4 orrian erditik moztu eta badauzkazu zure bi bozka subiranoak.

Aurrera!