Aurrekariak

Pandemiak sortu duen egoera sozio-politikoak Euskal Herrian dauden aukera politiko guztiak era berezian bildu ditu. Egia eta demokrazia izan dira kaltetu nagusiak, pandemiari aurre egiteko diktadurei dagozkien mekanismoak erabili izan direlako eta euskal gizartearen eskubide indibidual eta kolektiboen murrizketa eta urraketa nagusitu direlako.

Testuinguru horretan, argi eta garbi ikusi ahal izan dugu aukera politikoultraeskuindar eta kontserbadoreak bat etorri direla aukera politiko nazionalista eta ezkerrekoekin, estatalista zein independentista. Oso argi utzi digute ohiko politika hori gaur egun erabat zaharkituta dagoen praktika politiko baterantz bideratuta dagoela. Botere egitura guztiekiko daukaten morrontzaren eraginez, ideologiak lausotuta geratu dira, eta euren jarduna eskubide indibidual eta kolektiboak urratzera iritsi da, bizikidetzaren oinarrizko elementu direnak.

Euskal Herriari dagozkion gobernu desberdinen porrota (Nabarra, Euskadi, Iparralde) oso larria izan da, estatu espainiar eta frantziarrarenak barne, alderdi politiko eta sindikatu guztiekin batera; ez baitira gai izan egoera pandemikoa aztertzeko eta arrazionalizatzeko. Euskal gizartetik aldendu dira eta berau babesik gabe utzi dute pertsonen oinarrizko eskubideen zapalketen aurrean.

Zer egin dezakegu?

Lehenik eta behin, behar beharrezkoa da euskal gizartearen parte hartzea bideratuko duen Herri Batzarrez1 osaturiko erakunde neutral bat sortzea, gobernu eta alderdi politikoen mendekoa izango ez dena, gure herrietako biztanleen eskubide indibidual eta kolektiboak defendatuko dituena, eta, azken batean, herri eta gizaki bezala gure etorkizuna erabakitzeko eskubide demokratikoa bermatuko duena. Horrela, gure burujabetza gauzatuz.

Kontuan izan behar da plataforma horiek argi eta garbi identifikatu behar direla egiaren, eskubideen eta askatasunaren defentsarekin, herritar bakoitzaren ideologia erabat errespetatzeari dagokion zeharkakotasunarekin, ideologia hori printzipio demokratikoen barruan badago behintzat.

Aurkezten den proposamen honen ardatza, egungo egoera politikoaren aurrean beste era bateko alternatiba egituratzea da. Eskualdeetako eta tokian tokikoherritarren ahalduntzetik hasita, sistemaren aurrean olatua bihurtu behar duen alternatiba. Urratsez urrats daukagun sistema aldatzeko mugimendua. Subiranotasun osoz funtzionatuko duten herri-plataforma eta batzarreetan
oinarrituko den alternatiba, gaur egun sistemaren esku geratzen diren hainbat arloren kargu eginez eta hauek eraldatuz esku artean dituzten jakintza eta baliabideen bitartez, gure herri honen jatorrizko ohitura eta ikuspegiak gaurkotuz eta berreskuratuz, benetako Auzolana eta Batzarreen bidez.

Burujabetza izango da Batzarre hauen funtsezko ezaugarria eta entitate gisa eratuko dira. Entitate horiek beren kasa aztertuko eta xedatuko dute guztion ondasunaren kudeaketarako biderik egokiena, hauxe da izan ere gure herrien tradizioa, komunalaren edo herri-ondasunen erabilera.

Testuinguru orokor honetan, eta bizi garen herrialdearen berezko ezaugarriak kontuan hartuta, plataforma guztiek kontseilu koordinatzaile eta aholkulari moduko baten, Biltzar baten, egon beharko lukete presente bere ordezkaritza batekin; alde batetik gure izaeraren berezko gai orokorrei erantzuteko eta bestetik, Batzarreen arteko elkarlana gauzatzeko, hauen arteko esperientzien trukea eta guztien hobekuntza erraztuz, Batzarre bakoitzaren burujabetza eta
erabakitzeko gaitasuna oztopatu gabe.

1 Euskaraz “batzar” eta “batzarre” desberdintzen dira, lehena edozein erakunderen bilera bezala, eta
bigarrena, herriak edo udalak egiten duen bilera berezia.

Zer estrategia erabili behar da horretarako?

Berehala datozen 2023ko maiatzean egingo diren udal eta foru hauteskundeen aurrean, abiapuntua tokian tokiko edota eskualde mailako lanketa egitea da, auzo-olatu hori sortzeko. Proposamen hau garatzeko udal hauteskundeak autonomia erkidegokoak eta estatukoak baino askoz egokiagoak dira, herritarrengandik hurbilago daudelako. Arrakasta lortzen den tokietan, hauteskundeetara Herri Plataformaren hautagaitza aurkeztea izango da aukera, tokian tokiko plataforma eta tokian tokiko erara, udaletxe eta Batzar Nagusietako barruti bakoitzean hautagai zerrendak eratuz, demokrazia zuzenaren gauzatze bezala, udal Batzarreak errotuz.

Helburu hori betetzen ez den lekuetan eta zerrenda osatzeko aukerarik ez dagoenean, Demokrazia Zuzena adieraziko duen boto-paper burujabe bat aurkeztea litzateke proposamena, hauteskunde sistemak boto baliogabetzat zenbatuko lukeena (Burujabetza – Demokrazia Zuzena proposamenarekin bat eginez). Modu honetara, bigarren irakurketa baten beste herrietan aurkeztutako plataforma guztiekin bat egiteko borondatea eta babesa azalduko lieke gainontzeko alderdi politikoei, ordezkaritza lortu dutenekin eta bere herri etaeskualdetako garapen politikoarekin erlazionatuz.

Ezinbesteko baldintza bezala, instituzio baten operatibo izatea inoiz erabakitzen duten hautetsiak herri bakoitzeko Batzarrearen bozeramaile soilak izango dira. Horretara, sekula ez dute ohiko ordezkaritza politiko funtzioa beteko, Batzarrea eta dagokion instituzioaren artean zubigintzarena baino, erabakiak Batzarretik instituziora eta instituziotik Batzarrera eramanez.

Beraz, proposamen hau, norbanakoak, herritarrak, bere ingurunean eta bere kabuz ahalduntzean oinarritzen da, tokian tokiko autokudeaketarako elkarlana bilatuz. Horrela, politika egiteko modu berri bat bultzatuko litzateke, gaur egun alderdiek ezartzen duten politikarekin zerikusirik ez duena. Kontua litzateke batzarreetan hartutako erabakiak udaletan azaltzea eta, ondoren, eskualdeka batzea, Hegoaldeko lurralde historikoak (Nabarra, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa) barne.

Proposatutako alternatibak demokrazia zuzena garatzeko oinarriak sortzea bultzatzen du, eta honek esan nahi du gaur egungo alderdi politiko tradizionalen sistematik zeharo aldentzen garela. Hartzen diren erabaki politikoetan herritarren ahotsa gero eta presenteago egotea, betiere legearen barruan, ahalbidetuko duen demokrazia zuzena. Gizakiari errespetuan oinarritutako demokrazia.

Laburbilduz, tokian tokiko batzarre eta hauteskunde-elkarteak sortzea eta hautagai-zerrendak aurkeztea proposatzen dugu, herriaren burujabetza adierazpenari bidea emateko. Eta esan bezala, hori posible ez den lekuetan hautagai-zerrendarik ez dagoelako, dei egiten dugu boto-paper burujabearekin bozkatzeko, zenbatuko den boto nuloa izango delako, Burujabetza – Demokrazia Zuzena aldarrikatzen duen herri plataforma hauen alternatibarekin bat eginez.

Proposamen hau, gure gizartean autokudeaketarako sor daitezkeen beste hainbat aukerekin bateragarria da, baita abstentzio aktiborako proposamenekin ere. Izan ere, boto-paper subirano baligabearen ildo berdinean baitoa, gaur egungo politikarekin herritar ugarik sentitzen dugun atsekabea agertuz eta
abstentzionismo aktiboaren esentzia bera ere gordez. Auto-kudeaketa eta antolaketa alternatiboak bilatzeak, batzarrea, auzolana eta komunalaren filosofia berdinarekin bat egiten du.

Burujabetza

EUSKAL HERRIRAKO PROPOSAMEN SOZIOPOLITIKOA

Politika garrantzitsuegia da politikari profesionalen esku uzteko. Bada garaia demokraziara jauzi egin eta erakundeetan zuzenean parte hartzeko baliabide publikoen kudeaketan, pertsona bakoitzaren erantzukizunetik eta burujabetzatik abiatuta.

Partitokraziaren garaiak amaitu beharra du, aspaldi ez gaitu ordezkatzen. Eskubide eta askatasunen murrizketaren aurrean, beharrezkoa da zentzua eta guztion ongia nagusitzea, eta horrek ez du zerikusirik ohiko alderdi politikoek pandemian zehar egin dutenarekin.

Horregatik, auzo bakoitzean, udalerri bakoitzean, pertsona burujabeak beren burua ordezkatzeko antola daitezen dei egiten dugu, udal-hauteskundeetarako  herri-plataforma gisa zerrendak aurkeztuz, honoko bi helburuekin:

         • Erakunde publikoak eta instituzioak alderdi politiko gabe kudeatzea, gure antzinako egiazko demokrazia berreskuratuz, batzarreen sistema, kargu publikoak betiere komunitateak aukeratutakoak izanik, askatasunez, alderdi politikoen esku-hartzerik gabe.

         • Giza Eskubideen erabateko errespetua.

Horretarako, guk, egiazko demokrazia lortzeko gogoeta- eta sustapen-talde gisa, webgune honen bidez (bujabetza.eus), sinadurak biltzeko eta hauteskunde-zerrenda libreak osatzeko administrazio gaietarako laguntza eskaintzen dugu. Informazioa eduki ahala bertan jartzen joango gara.

Hauteskunde-kanpainan eztabaidak egingo dira hainbat gai ezagutzen dituzten izen-abizeneko pertsonen artean, batzuk hemen eta orain gaudela, ezarritako agenda sozio-politikoaren gidoiaren helburuak garatu eta eztabaidatuko dituzte modu publiko, aske eta irekian, askatasunez erabakitako xede berriak aztertu eta ezarriz, sortzen diren herri-plataformentzat gida garden eta maila tekniko eta zientifiko altukoak izan daitezen, plataforma horiek beren udalerrietan aplikatu edo egokitu ahal izan ditzaten. Betiere, pertsona, talde, plataforma, Batzarre, udalerri eta eskualde bakoitzaren burujabetasuna errespetatuz.

Herri barruko pertsonak Batzarreen bidez auto-antolatzea proposatzen dugu, horiek izan baitira beti gure zuzeneko ordezkaritza sistema, azken helburua udalbatza herriko Batzarre bihurtzea delarik. Benetako demokrazia zuzena berreskuratzea.

Hau da beraz, gure alternatiba sistemaren aurrean, eta, horretarako, eskura ditugun bitarteko guztiez baliatzen gara, sistemaren barruan eta kanpoan. Has gaitezen gertuenarekin, udalerri, aldundi eta Nabarrako Parlamentuan. Ez diezaiegun gobernatzen utzi jauntxo moderno hauei, berreskura ditzagun geure balio eta eskubideak, geure egiazko demokrazia.

Gora Herrietako Batzarre libreak, gora Osasuna eta Askatasuna!

Proposamena jaitsi