Burujabetza Andoainek 600 sinadura edo abal lortu eta gero ezin izan du hautagaitza aurkeztu arazo burokratikoak, errekurtsoak, epeak eta udal idazkariaren kolaborazio eskasa eta gero. Pena handiz baina hurrengoan izan beharko du. Taldekoek Aiurri aldizkarira idatzi dute herritarrei eskerrak ematen eta gutuna ez dute publikatu. Hemendik bai behintzat, publikatu ez duten gutuna:
“Andoain-Burujabetzatik eskerrak eman nahi dizkiegu sinatu dutenei hauteskundeetan parte hartu ahal izateko. Zoritxarrez, ezin izan ditugu gainditu ezarri dizkiguten oztopo administratibo guztiak, udalerri handietan sartzea ezinezkoa izan dadin jarrita baitaude: denbora-epeak, administrazio-konplexutasuna, gehiegizko araudiak (NANaren fotokopia eskatzea, esaterako)… eta funtzionamenduaren gardentasunaz hitz egiten duten, baina horien artean bakarrik eta herritarren kontrolik gabe. Guk, auzo-elkarte gisa, eta hauteskunde-hitzorduari begira, norbanakoaren iritzi subiranoa kontuan hartzen duten ekimen guztiak babesten ditugu, erreferendum bidez, herriaren erabakiekin lotesleak direnak; bestela, boto baliogabera edo abstentziora joango ginateke, ez boto zurira, horrek egungo sistema sendotzea baitakar.
Norbaitek boto baliogabearen alde egin nahi badu Burujabetza-Andoain zerrendan sartuz, Facebooken, “andoindarrak y punto”, lor daitekeela jakinarazten dut.
Ea hurrengo udal hauteskundeetarako jarri dizkiguten oztopo guztiak gainditzen ditugun eta laster ikusiko dugun elkar!”
ANDOAINGO PAPELETA (bi papeleta, orria erditik moztuta):